Upategiak 80 hektarea mahasti ditu. 70 finka dira, 200 partzela baino gehiago dituztenak Kantabria mendizerraren inguruko 9 udalerritan barna: Bastida, San Vicente de la Sonsierra, Ávalos, Samaniego, Leza, Eltziego, Navaridas, Guardia eta Bilar.
Remirez de Ganuzan dena da garrantzitsua: mahats-bilketa, 12 kiloko kaxetan eskuz egiten dena; mahatsaren aukeraketa zorrotza; mahatsarekiko errespetua ekoizpen-prozesuetan; ia obsesioa izatera iristen diren higiene-neurriak; haritz frantsesaren barrika berriko hazkuntza luzeak. Remirez de Ganuza botila bakar bat ere ez da merkatura ateratzen upategian luzaroan egon gabe. Gure ustetan, denborak baino ez du ardoak egile gisa bilatzen ditugun ezaugarriak eta estiloa garatzea lortzen.
Remirez de Ganuza ezagutzea Arabako Errioxako oraina ulertzea da, begirada bat bertako ardoen tradizioari eta etorkizunari.
Zerbitzuak
- Upategira bisitaldia
- Hiri-barnea
- Dastatzea
- Mahastira bisitaldia
- Bisita aurretiko hitzorduarekin
- Aparkalekua
- Wine bar
- Wifia doan
- Taldeen harrera