Eltziegoko argazkietako bat San Andres eliza (XVI. mendekoa) ikaragarria da, bere dorre desberdinekin eta ustekabeko bere barnealdearekin. Tenplu honek kontraste handia egiten du Frank O. Gehry arkitekto ezagunak sortutako Marques de Riscal hotelaren arkitektura abangoardistarekin. Behin alde zaharrean, kale nahasietan gal zaitezke baina txoko bereziak aurkituko dituzu eta Plaza Nagusi abegikorrera iritsi, non Udaletxea, Plazako Ama Birjinaren Ermita eta armarri eta teilatu-hegal landuekin armarridun etxe ugari dauden.
Penintsula osoko jazzari eskainitako gune berezienetako batera ere hurbil zaitezke, Cifujazz espaziora. Eta Eltziego barruagotik ezagutzeko bi aukera: alde batetik turismo bulegoak antolatzen duen Eltziegoko bisita gidatua proposatzen dizugu, eta bestetik, bertako upategi bisitagarrietako batera joatea eta ardoaren munduan murgiltzea.
Natura eta paisaia maite dutenentzat, berriz, ideiarik onena, San Bizente eta San Roke paisaia-begiratokiak igaroz, "Mahasti Artean – Entre Viñas" paseoa da.
Informazioa
Elciego
Kokapena
Udaletxea
Turismo bulegoa
A destacar
Elciego
-
Autokarabana aparkalekua
-
Aparkalekua
-
Atsedenlekua
-
Bisita gidatuak
-
Turismo bulegoa
-
Natura
-
Ikuspegi panoramikoa
-
Eraikin historikoa
- San Andres eliza
- Plaza Nagusia
- San Roke eta San Bizenteko behatoki panoramikoak
- Eraikin blasoidunak
- Independentziaren jaia. Banderaren astintzea. Uztaileko lehen asteburua
- San Roke jaiak. Abustuak 16
- Plazako Ama Birjinaren jaiak. Irailak 8