Marqués de Riscal Errioxako upategi zaharrenetako bat da, Guillermo Hurtado de Amézagak sortua, 1858an, Elciegon.
Hasieratik, erreferentzia izan da mahastizaintzan eta ardogintzan. 1858an, Errioxako lehen upategia izan zen bordeles metodoen arabera ardoak egiten. 1972an, Rueda Jatorri Deitura bultzatu zuen lehen upategia izan zen, eta han ekoizten dira bere ardo zuri ospetsuak. Eta, 1991n, Barón de Chirel atera zuen, lehen "espresio handiko ardoa", Barón de Chirel 1986. 2006an, Marqués de Riscal Ardoaren Hiria inauguratu zuen. Hango hotela Frank O. Gehry arkitektoak diseinatu zuen, eta orain arte Espainiako upategi batek egindako lanik abangoardistena da.
Hasieratik, esportatzeko bokazio argia izan du beti. Gaur egun, ekoizpenaren % 65 baino gehiago esportatzen du, eta 110 herrialde baino gehiagotan daude bere ardoak.
2024an Bodegas de los Herederos del Riscal, World 's Best Vineyards nazioarteko lehiaketan Munduko Mahasti Onena eta Europako Mahasti Onena izendatu dute, hiru urtez jarraian munduko ranking honetako bigarren postuan egon ondoren.
Zerbitzuak
- Dastatzea
- Jatetxean aurretiko hitzordua
- Produktu organikoa
- Igogailua
- Taldeen harrera
- Upategira bisitaldia
- Bisita aurretiko hitzorduarekin
- Mahastira bisitaldia
- Beste produktuen salmenta
- Aparkalekua
- Esperientzia gastronomikoa
- Auto elektrikoaren kargagailua
- Wifia doan
- Wine bar
- MICE
- Ekoizpen organikoa
- Ostatua upategian